Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten komunitateak sortzen dituzte.
Sare sozialak ez dituzte enpresa handiek edo erakundeek soilik sortzen, hainbat zerbitzuk eta programak, nork bere sare propioa sortu ahal izatea ahalbidetzen dute alegia.
Sare sozialak egun etxe guztietaraino iritsi dira eta jada eguneroko bizimoduko aspektu gehienetan erabiltzen ditugu, bai aisialdirako bai lanean edota ikasketetan egin beharreko lanetako lagungarri gisa. Jarraian sare sozialek hezkuntzan ze aplikazio eta abantaila eskaintzen dituzten azalduko dugu.
Duela gutxi arte eskoletan lan egiteko baliabide gutxi zuten eta irakasleek ez zituzten metodologia berritzaileak erabiltzen, baina egun hezkuntzan oso lagungarriak diren plataformak sortu dira. Sare sozial horiek hainbat abantaila eskaintzen dizkigute:
- Leku berean irakasle eta ikasleek egindako jarduerak zentralizatzea ahalbidetzen dute, hezkuntza komunitatezko sentimendua sortuz.
- Hezkuntza komunitatea osatzen dutenen arteko komunikazioan erraztasuna eta arintasuna ematen da, lana egitean aurrez aurre egoteko beharra ez baitago.
- Taldeko lana eta koordinazioa errazten dute.
- Ikasleen taldeko giroa hobetzea lortzen da, beraientzat interesgarriak diren jarduerak lantzerakoan.
Sare sozial ospetsuenak Facebook, Hi5, MySpace, Tuenti, Twitter eta Orkut dira. Hala ere, gu lan honetan zehar twitter izeneko sare sozialean zentratuko gara, hezkuntzari begira ekarpen ugari ekartzen dituela pentsatzen dugu.
Twitter guk harremanetan jarri nahi dugun pertsonekin komunikatzea ahalbidetzen duen plataforma bat da. Bertan, erabiltzaile desberdinak daude eta horien jarraitzaile izateko aukera dago, bai eta gainontzekoak zure jarraitzaile izan daitezkeelarik.
Besteekin komunikatzeko “tweet” deituriko mezuak erabiltzen dira eta tweet hauen bitartez alde batetik, erabiltzaileak idazten dituen mezuak gainontzekoek dute ikusgarri eta alderantziz, Bertan, erabiltzaile bakoitzak nori “jarraitu” aukeratu eta erabiltzaile horiek bidaltzen dituzten mezuak jasotzen ditu berehala. Mezu horiek “tweet” izena hartzen dute eta gehienez 140 karaktere dituzte. Horietan erabiltzaile bakoitzak nahi duena plazaratzen du. Mezu horiek hainbat modutan bidal daitezke, Twitterren webgunetik, sakelako telefonoaz SMS bidez…
Hala ere, orain arte Twitterrek aisialdirako ematen dituen aukerak ikusi ditugu: ospetsuei jarraitzea, lagunekin komunikatzea… Baina Twitterrek arlo desberdinetako informazioa jasotzea ahalbidetzen du.
Adibidez, hezkuntzan sare sozial honek aplikazio desberdinak ditu. Badaude hezkuntzarekin zerikusia duten web orriak, enpresak, blog-ak… Twitterreko erabiltzaileak direnak eta jarraitzeko aukera ematen dutenak. Hala nola, AulaTic izeneko blogak hezkuntzari eta IKT-i buruzko informazioa ematen du. Hau Twitterreko erabiltzailea da eta batetik, honek plazaratutako post guztietan tweet-ak idazteko eta bestetik horren jarraitzaile izateko aukera ematen du.
Bestalde Twitterrekin zerikusia duen aplikazio interesgarri bat aurkitu dugu, Bitly izena duena. Tweet-ak, lehen esan bezala, 140 karaktere idazten uzten du eta batzuetan motzegia geratzen da. Esaterako, web orri bat konpartitu nahi baldin badugu, batzuetan ez da bere link-a sartzen. Beraz, Bitly izeneko aplikazio hau erabili daiteke, link luzeak laburtzeko.
Sare sozialek gizartean duten eragina erakusteko jarraian bideo bat txertatu dugu:
No hay comentarios:
Publicar un comentario