Taldekideak

viernes, 30 de septiembre de 2011

Web 2.0




Laburbilduz, Web 2.0 baliabide tresna edo zerbitzu desberdinak dira, Interneten aurkitzen direnak. Gaur egun, gero eta informazio eta serbitzu gehiago aurkitzen dira, hau da, hazkunde izugarria eman da. Web 2.0 konpartitzekoa aukera ematen du (argazkiak, bideoak, informazioa...) eta beraz, gu protagonista bihurtzen gara eta edonork eskuratu dezake.

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Zertan datza lankidetza? Ezaugarriak eta baliabide teknologikoak

Lankidetza pertsona bat baino gehiagoren artean helburu berarekin egiten den lana izango litzateke. Taldeko lan batean partaide bakoitzak funtzio bat (bozeramailea, dinamizatzailea, idazkaria, ikertzailea...) bereganatzen du eta  paper hori aldatzen joaten da taldeko kideen artean (gero eta taldekide gehiago, gero eta funtzio gehiago). Partaide guztiek gai horren inguruan duten informazioa, iritziak, ideiak... amankomunean jartzen dituzte elkarren arteko komunikazioaren bitartez eta azkenean adostasun batera iristen dira.

Taldeko lana errazteko, baliabide teknologiko desberdinak erabiltzen dira: ordenagailua, posta elektronikoa,  blog-a, ofimatika aplikazioa, bat-bateko mezularitza, bideo konferentziak, mugikorrak, artxiboak konpartitzeko zerbitzuak (google docs),  eztabaidaguneak,  sare sozialak, USB memoriak, Web cam, testuinguru birtualak, (LMS), arbel digital elkarreragilea, portatilak (netbook), mikrofonoa, argazki.bideo kamara, irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzua, egutegiak konpartitzeko zerbitzua, Web 2.0.

martes, 27 de septiembre de 2011

Zer lortu nahi du Escuela 2.0 ekimenak?


Programa honek helburu garbia jarraitzen du: egungo gazteei etorkizun hoberena eskaintzea. Horretarako, Hezkuntza Ministerioak 2009an lau urteko plan hau martxan jarri zuen. Hauek dira Escuela 2.0 ekimenaren oinarriak:

-          Dotazioa: 5º- 6º L.H. eta 1º-2º D.B.H.ko umeei ordenagailu portatilak eskaintzea, lan tresna bezala.
-          Formakuntza: irakasleriari zuzendutako kurtsoak eskaintzea.
-        Baliabideak eta edukiak: Eskoleei ordenagailu gelak, arbel digital elkarreragileak eta beste baliabide teknologikoak eskaintzea

Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información


EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). Bagemann Informea
(2000). Plan Info XXI
(1999). Iniciativa 2000tres

(1996). Europa a la vanguardia de la Sociedad de la Información

(2003). Comisión Soto
(2000- 2004). Plan Premia I
(1999). Estrategia de Liboa

(2004). educación.es
(2004tik aurrera). Plan Premia II
(2000). eEuropa

(2005). avanz@
(2002). PESI
(2000). eLearning eta eContenidos
(2006). LOE
(2007). Dekretu 175/2007

(2005). Iniciativa 2010

(2009). Azanz@2

(2010). PESI2

(2009). Escuela 2.0

(2009). Premia III



(2009). Eskola 2.0



(2010). Modelo de madurez tecnológica de centro educativo



(2010). Garatu Plana



Gaur egun martxan dauden planak.

lunes, 26 de septiembre de 2011

BIGARREN BILDUMA: KONPETENTZIA DIGITALAK

Los ordenadores provocadores de emociones 

Ordenagailuek emozioak eragiten dituzte eta emozio hauek ordenagailuen alde edo kontrako teoriak egitearen arduradunak dira. Horrela, tekonofiliko (ordenagailuak edo teknologiak gustatzen zaizkionak) edo teknofobiko izenekoak (ordenagailuak gustatzen ez zaizkionak) aurkitzen ditugu. Hala ere, teknofobia asmakari teknologiko berri (inprenta, telebista, irratia...) baten aurrean beti ageri izan da.

 Irakasleriari dagokionez, teknologiarekiko jarrera ezkorra sortzen diren kausak, honako hauek dira:
-  Irakaslearen aldaketei erresistentzia.
-Ez dago ebidentziarik, ordenagailuaren erabilerak ikasketa prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzen duena.
- Hardware eta softwareren ezagutzan prestakuntza eskasa.
- Baliabide eta dedikazio eza.
- Ordenagailua irakaslearen ordezko izatearen beldurra.

Ikerketen arabera, prestakuntza praktikoa jarrera hauen aldaketarako oinarrizkoa izango litzateke.

Azken finean, ordenagailuak gizartea eta gu aldatzen gaitu. Hala ere, desberdintasun batzuk egon dira eta oraindik ikus daitezke kolektibo batzuetan, hala nola, emakumeetan (hasieran informatika hizkuntza oso bortitza -abortatu, bortxatu...- eta maskulinoa –gameboy- zen; informatika lanetan generoen arteko bereizketak eman izan dira -emakumezkoak datuak sartzeko eta gizonezkoak muntaia eta programazio egiteko-...), belaunaldi berrietan (orain eta lehenengo belaunaldien desfase teknologikoa) eta errekurtso gutxiko jendea.


Nativos Digitales, Inmigrantes Digitales 

Gaur egungo gizarteak duela hamarkada batzuetakoarekin ez du ezer ikustekorik, eta ondorioz oraingo hezkuntza-sistema ez dago egungo ikasleei zuzenduta. Ikasle Horiek, teknologia berri honekin sortutako lehenengo belaunaldiak izango dira. hauei “Natibo digital” bezala izendatu zaie ordenagailuen, internetaren, bideojokoen.. erabilera guztiz kontrolatuta baitute. Garai digitalean jaio ez diren horiei berriz, “immigrante digitalak” deritze. Ikasle horiek guztiek ez dute aurrekoen modu berdinean ikasten, batzuek teknologia berriekin jarduten dute lanean, eta besteak aldiz, lan egiteko modu tradizionalagoa erabiltzen dute. Arazoari aurre egiteko konponbide bat bilatzea ezinbestekoa da. Egungo irakasleek ikasleengan egiteko erara egokitu behar dute, hori bai metodologia tradizionala albo batera guztiz utzi gabe.


Competencia informacional y digital en la escuela 

Kultura digitalaren aurrean eskolaren harridura.

Gizartean aldaketak oso azkar ematen ari dira etengabean eta egoera honen aurrean eskolak, tekonologia digitalek eskeintzen dituzten komunikazio, hedapen eta informazio bilaketa era berriei ezin die uko egin.

Alfabetizazio berriak, IKT eta eskola: konpetentzia informazionala eta digitalen garapena.

Azken bi hamarkadetan, hezkutza-sisteman alfabetizazio berrien beharra aldarrikatu izan da. Ondorioz, aditu askok alfabetizazio berriak proposatu dituzte: ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa edo digitala, informazioaren alfabetizazioa eta multialfabetizazioa.

Multialfaberizazioaren lau dimentsioak hauek izango lirateke: dimentsio instrumentala,dimentsio kognitiboa, jarrerazko dimentsioa eta dimentsio axiologikoa.

Konpetentziak informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko

IKTak erabiltzen diren ikaskuntza prozesuan garapenean hiru eremu aurki daitezke: lehena, interneten baliabideak erabiliz informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzearekin dago lotuta. Bigarrena, hizkuntza desberdinen, modu sinbolikoen eta teknologikoen bitartez adierazten ikastearekin dago lotuta. Azkena berriz, sare sozialen bitartez beste pertsonekin komunikatzen  ikastearekin erlazionatuta dago.

Interneta, konstruktibismoa eta hezkuntza berrikuntzak: erronka berriak eta hezitzaileen profila

Irakasleek gaur egun, teknologia digitalen eragina dela eta, erronka ugari dituzte. Batetik, ikasleek informazio gehiegi dute eskuragarri eta ondorioz, irakaslearen eginbeharra informazio hori guztia berreraikitzea izango da. Bestetik, irakaslea bera ez da ezagutza iturri bakarra izango. Gainera, irakasleak antolatzailearen eta ikasleek teknologiarekin zerikusia duten ariketen egiten dituztenean, ikuskatzailearen papera beteko du.
Beste erroketako bat, ordenagailuekin irakasteak gelaren kudeaketaren konplexutasuna izango litzateke.
Azkeneko erronka, teknologia gelako eta gela desberdinetako ikasleen arte elkarlanean oinarritutako ikaskuntza prozesua lortzea izango litzateke.


Acreditación Europea de manejo de ordenador. EDCL 

Testu honek lantzen dituen moduloak zazpi dira. Lehena, Informazioaren Teknologiaren Oinarrizko Kontzeptuak deiturikoa, ordenagailu baten osagai fisiko nabarmenenak maneiatzen jakitzan datza. Bigarren moduloa, Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien kudeaketa, ordenagailuaren oinarrizko funtzioak jakitean oinarritzen da, haien artean, fitxategiak antolatu eta kudeatzen jakitea, adibidez, horiek mugitzea, ezabatzea... Testuen tratamenduarekin lotutako moduloa, dokumentu baten sorrera eta formateatuarekin zerikusia duten eragiketak egiten jakitea inplikatzen du. Laugarren moduloa, Kalkulu-Orria deiturikoa, kalkulu-orriak eskaintzen dituen aplikazioak ulertu eta horiekin lan  egiten jakitearen inguruan hitz egiten du. Datu-base deituriko moduloa bi ataletan bereizita dago. Lehena, datu base erraza planifikatzeko gaitasunean zentratzen da, bigarrenak berriz, jada existitzen diren datu baseetatik informazioa berreskuratzea eskatzen du. Hurrengo moduloa, aurkezpena, geroago ikusiko diren aurkezpenak eraikitzeko beharrezko tresnak erabiltzen jakitean zentratzen da. Bukatzeko, informazio eta komunikazioaren moduloa bitan banatzen da. Lehenengoa, informazioa, web-an informazio egokia bilatzen jakitean oinarritzen da, eta bigarrena, komunikazioa, posta elektronikoarekin mezuak bidaliz eta jasoz, gaitasun desberdinak ditugula erakustean datza.


Eskola 2.0 

Gizartean etengabe aldaketa teknologikoak ematen ari dira eta bertan bizi garen guztiok aldaketa horietara moldatu behar dugu. Eskola mundu teknologiko horretara murgiltzeko leku egokia da eta bertan bai ikasle bai irakasleek hartzen dute parte. Izan ere, biek IKTak erabiltzen ikasten dute eta horiei esker, bai testuinguru horretan bai eskolaz kanpo azaltzen zaien egoerei aurre egiten ikasten dute.

Irakasleei dagokienez, IKTek eskolaren kudeaketa aurrera eramaten errazten dute, baita ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa gauzatzen ere. Hala ere, irakasleek IKTekiko jarrera egokia izatea ezinbestekoa da, ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu bezala prestatu behar baitituzte.

Ikasleek eskolan lortzen dituzten gaitasun digitalak beren bizitza osorako baliozkoak izango dira. Umeek teknologia ulertu eta erabiltzen ikasi behar dute, hau da, IKT baliabide desberdinak maneiatzen jakin behar dituzte egoera desberdinetan erantzun egokiena emateko. Azkenik, ikasleek ere, zentzuzko jarrera izan behar dute teknologiekiko, kritikoak izanez, eta IKTak errespetatuz.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Ondorioak

Ikasturtearen hasiera honetan, irakasleen prestakuntza teknologikoen beharretan sakondu dugu eta horrek aspektu askoren inguruan hausnartzera bultzatu gaitu. Hasiera batean ikasgai honetan erraztasun handiarekin murgilduko ginelakoan geunden, baina nahiko okertuta geundela argi geratu zaigu, ariketa desberdinak egiterako orduan hainbat oztopo eta zailtasun aurkitu baititugu. 

Alde batetik, irakasle bezala erabili beharko ditugun elementu digital ugari ez ditugu ezagutzen, hala nola, Microsoft Excel, Arbel Digital Elkarreragilea... Bestetik, orain arte behar izan ditugun programen inguruko oinarrizko ezagutzak soilik ditugula ohartu gara, haien artean, Microsoft Word, Youtube....

Behin irakaslearen prestakuntza teknologikoen inguruko jardueretan aritu eta gero, etorkizunean erabilgarriak izango zaizkigun hainbat tresna erabiltzen hasi gara (Blog-a, Photopeach). Eta ziur gaude ikasturtean zehar ezagutzen ez ditugun programak maneiatzen ikasiko dugula, bai eta ezagutzen ditugun programetan sakonduko dugula.

Irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?

jueves, 22 de septiembre de 2011

Multialfabetizazioa

Ikusentzunezko alfabetizazioa
-          Movie maker
-          Youtube
-          Skype


Alfabetizazio teknologikoa
-          PDI
-          IKT eta honen aplikazioak
-          Oficeko programak
-          Blog
-          Komunikazio plataformak
-          Movie maker
-          Wiki
-          Internet
-          Eskola 2.0
-          Programak deskargatu
-          Netbook
-          Skype


Informazioaren alfabetizazioa
-          IKT eta honen aplikazioak
-          Wiki
-          Komunikazio plataformak
-          Youtube
-          Movie maker
-          Internet
-          Konpetenzia digitala
-          Lankidetza
-          Eskola 2.0
-          Web quest
-          Programak deskargatu
-          Sky drive

Egungo informazioaren gizartean, ze tresna teknologiko erabiltzen ditugu?

Egungo informaziuoaren gizartean,  ze tresna teknologiko erabiltzen ditugu?

-          Ordenagailua- portatilak
-          Mugikorra- Smartphone- 3G
-          Telebista
-          Sare sozialak- Twitter
-          E- readers / Ebooks
-          Bideoa
-          Internet

Ze eremutan erabiltzen dugu internet?

-     Aisialdirako: erosketak, komunikatzeko, bideoak ikusteko…
-     Lanerako
-     Formakuntzarako
-     Administrazioarekin komunikatzeko

Horietatik zein erabiltzen dira Lehen Hezkuntzako gela batean?
Ordenagailua, bideojokoa, telebista, e-readers- Ebooks, bideoa, internet…

Egungo informazio gizartearen ezaugarriak, abantailak eta desabantailak

Egungo informazio gizartearen ezaugarriak:


-          Informazio ugariren eskuragarritasuna
-          Azkarra
-          Gizartearen homogeneotasuna, hau da, globalizazioa
-          Teknologia digitalaren presentzia
-          Informazioa kodifikatzeko modu desberdinak
-          Sare sozialen presentzia
-          Aurrez aurreko komunikazioaren galera

Abantailak: 

-     Erostasuna/ bizi-kalitatea
-     Azkartasuna
-     Informazio iturri ugari eta informazio kopuru izugarria
-     Pertsonen arteko interakzioa eta komunikazioa

Desabantailak:

-     Informazioaren gehiegikeria eta saturazioa
-     Teknologiarekiko dependentzia
-     Pribazitate gutxiago
-     Desberdintasun sozialak eta ekonomikoak

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskolako testuinguruan?

IKT-ak, "Informazio eta Komunikazio Teknologiak", gizartearean aldaketen ondorioz sortutako fenomenoak dira eta honek bere baitan ordenagailuak, interneta, ADE... biltzen ditu. Hauek ikaskuntza-irakaskuntza prozesua errazagoa, dinamikagoa eta malguagoa izatea ahalbidetzen dute eta  ikasteko era desberdinetarako baliagarriak dira.

viernes, 16 de septiembre de 2011

Trebetasun teknologikoa

Trebetasun teknologikoa ikasleek teknologia ulertu eta erabiltzean datza . Haien artean:

 -Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea.
 -Informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea
 - Testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea
 -Zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea
 -Informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea
 -Beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea

Informazioaren bilaketa

Multialfabetizazioa:

 Tratamiento de la informacion:

Nuevas vias de comunicacion:


Nativo digital vs. inmigrante digital:

Actitudes del profesor ante las tics: tecnofilia vs. tecnofobia


El profesor y el alumno tecnologicamente competente segun la escuela 2.0: 




Irakasle konpetente izateko beharretan sakontzen

Multialfabetizazioa testu idatziak irakurri eta aztertzeaz gain beste nolako ezagutza batzuk jasotzean datza, haien artean, ordenagailuekin modu egokian jardutean, Interneten nabigatzean, posta elektronikoaren bitartez dokumentu desberdinak bidaltzean ... Ikus-entzunezko alfabetizazioan, alfabetizazio teknologikoan eta informazioaren alfabetizazioan oinarritzen da alegia.


Natibo digitala teknologia digitalaren garaian jaiotakoan da. Inmigrante digitala berriz,  teknologia digitalaren garaian jaio ez den pertsona izango litzateke.

Teknofilia: teknologia berriekiko zaletasuna da.
Teknofobia: teknologia berriei uko egitean datza.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Prestakuntza beharren zerrenda

- Arbel digital elkarreragilea erabiltzea
- Ofimatikan sakontzea
- Internetek eskaintzen dituen zerbitzu batzuk ezagutu eta sakontzea
- Bideoen muntaiak egiten jakitea
- Programak deskargatzea
- Blog-a erabiltzen jakitea
- Informazio iturri desberdinak bilatzen jakitea

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

Gure iritziz funtsezkoena irakaslearen jarrera da, hots, etengabeko prestakuntza, ordenagailuen erabilerari garrantzia ematea eta bertan jarduten sustatzea, teknologia berriekiko interesa bultzatzea… Teknologia berrien munduan, alderdi garrantzitsu bat informazio egokiaren bilketan aritzea izango litzateke, teknologia berrien bitartez landutako informazioa umeei helaraziko zaiena izango baita.  Gainera, irakasleak  ikasleekin batera teknologia berrietara egokitu behar dira, plazaratzen diren programa berriak kontrolatuz (offimatika adibidez), bai eta gizartean ematen diren berrikuntzetara moldatuz, hala nola, proiektoreak, arbel digitalak, portatil txikiak…