Gure iritziz funtsezkoena irakaslearen jarrera da, hots, etengabeko prestakuntza, ordenagailuen erabilerari garrantzia ematea eta bertan jarduten sustatzea, teknologia berriekiko interesa bultzatzea… Teknologia berrien munduan, alderdi garrantzitsu bat informazio egokiaren bilketan aritzea izango litzateke, teknologia berrien bitartez landutako informazioa umeei helaraziko zaiena izango baita. Gainera, irakasleak ikasleekin batera teknologia berrietara egokitu behar dira, plazaratzen diren programa berriak kontrolatuz (offimatika adibidez), bai eta gizartean ematen diren berrikuntzetara moldatuz, hala nola, proiektoreak, arbel digitalak, portatil txikiak…
No hay comentarios:
Publicar un comentario