Taldekideak

viernes, 23 de septiembre de 2011

Ondorioak

Ikasturtearen hasiera honetan, irakasleen prestakuntza teknologikoen beharretan sakondu dugu eta horrek aspektu askoren inguruan hausnartzera bultzatu gaitu. Hasiera batean ikasgai honetan erraztasun handiarekin murgilduko ginelakoan geunden, baina nahiko okertuta geundela argi geratu zaigu, ariketa desberdinak egiterako orduan hainbat oztopo eta zailtasun aurkitu baititugu. 

Alde batetik, irakasle bezala erabili beharko ditugun elementu digital ugari ez ditugu ezagutzen, hala nola, Microsoft Excel, Arbel Digital Elkarreragilea... Bestetik, orain arte behar izan ditugun programen inguruko oinarrizko ezagutzak soilik ditugula ohartu gara, haien artean, Microsoft Word, Youtube....

Behin irakaslearen prestakuntza teknologikoen inguruko jardueretan aritu eta gero, etorkizunean erabilgarriak izango zaizkigun hainbat tresna erabiltzen hasi gara (Blog-a, Photopeach). Eta ziur gaude ikasturtean zehar ezagutzen ez ditugun programak maneiatzen ikasiko dugula, bai eta ezagutzen ditugun programetan sakonduko dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario