Taldekideak

Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Zertan datza lankidetza? Ezaugarriak eta baliabide teknologikoak

Lankidetza pertsona bat baino gehiagoren artean helburu berarekin egiten den lana izango litzateke. Taldeko lan batean partaide bakoitzak funtzio bat (bozeramailea, dinamizatzailea, idazkaria, ikertzailea...) bereganatzen du eta  paper hori aldatzen joaten da taldeko kideen artean (gero eta taldekide gehiago, gero eta funtzio gehiago). Partaide guztiek gai horren inguruan duten informazioa, iritziak, ideiak... amankomunean jartzen dituzte elkarren arteko komunikazioaren bitartez eta azkenean adostasun batera iristen dira.

Taldeko lana errazteko, baliabide teknologiko desberdinak erabiltzen dira: ordenagailua, posta elektronikoa,  blog-a, ofimatika aplikazioa, bat-bateko mezularitza, bideo konferentziak, mugikorrak, artxiboak konpartitzeko zerbitzuak (google docs),  eztabaidaguneak,  sare sozialak, USB memoriak, Web cam, testuinguru birtualak, (LMS), arbel digital elkarreragilea, portatilak (netbook), mikrofonoa, argazki.bideo kamara, irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzua, egutegiak konpartitzeko zerbitzua, Web 2.0.

martes, 27 de septiembre de 2011

Zer lortu nahi du Escuela 2.0 ekimenak?


Programa honek helburu garbia jarraitzen du: egungo gazteei etorkizun hoberena eskaintzea. Horretarako, Hezkuntza Ministerioak 2009an lau urteko plan hau martxan jarri zuen. Hauek dira Escuela 2.0 ekimenaren oinarriak:

-          Dotazioa: 5º- 6º L.H. eta 1º-2º D.B.H.ko umeei ordenagailu portatilak eskaintzea, lan tresna bezala.
-          Formakuntza: irakasleriari zuzendutako kurtsoak eskaintzea.
-        Baliabideak eta edukiak: Eskoleei ordenagailu gelak, arbel digital elkarreragileak eta beste baliabide teknologikoak eskaintzea

jueves, 22 de septiembre de 2011

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskolako testuinguruan?

IKT-ak, "Informazio eta Komunikazio Teknologiak", gizartearean aldaketen ondorioz sortutako fenomenoak dira eta honek bere baitan ordenagailuak, interneta, ADE... biltzen ditu. Hauek ikaskuntza-irakaskuntza prozesua errazagoa, dinamikagoa eta malguagoa izatea ahalbidetzen dute eta  ikasteko era desberdinetarako baliagarriak dira.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

Gure iritziz funtsezkoena irakaslearen jarrera da, hots, etengabeko prestakuntza, ordenagailuen erabilerari garrantzia ematea eta bertan jarduten sustatzea, teknologia berriekiko interesa bultzatzea… Teknologia berrien munduan, alderdi garrantzitsu bat informazio egokiaren bilketan aritzea izango litzateke, teknologia berrien bitartez landutako informazioa umeei helaraziko zaiena izango baita.  Gainera, irakasleak  ikasleekin batera teknologia berrietara egokitu behar dira, plazaratzen diren programa berriak kontrolatuz (offimatika adibidez), bai eta gizartean ematen diren berrikuntzetara moldatuz, hala nola, proiektoreak, arbel digitalak, portatil txikiak…