Taldekideak

viernes, 16 de diciembre de 2011

martes, 29 de noviembre de 2011

LAUGARREN BILDUMA: GELA ETA IKTak


Acciones de diseño y desarrollo de objetos educativos digitales: programas institucionales

Hezkuntzak aldaketa izugarria jaso du, hau da, XXI. mendeko gizartera egokitu da. Horretarako, lan asko egitea beharrezkoa izan da azkenean geletan IKT-taz gozatu ahal izateko. Helburu hau lortzeko estrategia desberdinak erabili behar izan dira. Aldi berean, ondorio negatiboak ere ekartzen dituzte, izan ere, irakasle askoren ustetan ikasleek ez dute ikasten. Gainera, ikasteko modu berri honetara egokitzea zailegia ez dela pentsatzen dugu beharrezkoak ez diren ezagutzak bereganatzen joan behar dira aldaketa horietara egokitzeko.

HIRUGARREN BILDUMA: LANKIDETZA IKASKUNTZA

Sistema informatikoak

Artikulu honetan sistema eragileen inguruan mintzatzen da. Sistema eragilearen funtzio nagusien artean konputagailuen hardwareak kudeatzea dago. Gainera, erabiltzailea eta konputagailua komunikatzeko erabiltzen da, hardwarearen konplexutasuna ezkutatzen duelarik.   Sistema eragileak hiru osagai dituzte; nukleoak,zerbitzuak eta komando itzultzaileak.

Sistema eragileak aspektu desberdinen arabera sailkatu daitezke: erabiltzaile kopuruaren arabera (erabiltzaile bakarreko sistema eragileak eta erabiltzaile askoko sistema eragileak); ataza edo prozesu kopuruaren arabera (ataza bakarrekoak, ataza askokoak eta azkenik, ataza askoko eta denbora partekatuko sistema eragileak daude); eta prozesadore kopuruaren arabera (prozesadore bakarrekoak eta prozesadore askoko sistema eragileak).

Sistema eragile nagusienak ondorengo hauek dira: batetik UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileak, bestetik, Microsoft eta bestelakoak (IBM, APPLE). 


Fundamentos de las redes de ordenadores

Bi edo ordenagailu gehiagoren interkonexioak goi mailako informatika sistema ematen du, ordenagailuen sarea deitzen dena. Interkonexio horrek baliabideak partekatzea eta kalkuluak bizkortzea ahalbidetzen du, horrela sare horren erabiltzaileentzat etekina suposatzen du. Ordenagailuen sare batek hardware eta softwareen elementuak osatzen ditu.
Bi edo ordenagailu gehiagoren interkonexioa ahalbidetzen duen elementu fisikoak honako hauek dira: sarearen txartela (NIC), modema, kontzentratzailea (hub), kommutadorea (switch), enrutadorea (router), zubia (bridge), tranzeptorea (trsansceiver), harresatadar eta pasarelak (getaways). Bestalde, hedapenaren, abiaduraren, topologiaren eta erabiltzen den teknologiaren arabera ordenagailuen sare mota ezberdinak daude.


La tecnología y el aprendizaje en las aulas de las Escuelas para el Pensamiento

“Pentsamendurako Eskoletan” irakaskuntza, ikaslearengan eta ezagutzan oinarrituta dago. Gainera, “ikas komunitatea” sortzea funtsezkoa da, non ikasle eta irakasleek taldeko ikasketako helburuak definitu eta lortzeko eginkizuna partekatzen duten.
“Pentsamendurako Eskoletan” teknologia erabiltzen dute:
-        arazo garrantzitsuak aurkezteko eta taldetan konpontzeko;
-        ikasleei ikaskuntza ahalbidetzen duen baliabideak emateko;
-        feedback, hausnarketa era errebisiorako aukerak sortzeko;
-        eta gelaren isolamendua gainditzeko ikasle eta irakasleak beste etxe, komunitate eta munduarekin konektatuz.


Aprendizaje colaborativo y TIC

Informazio eta komunikazio teknologiak gelan sartzen ditugunean honek izan dezakeen eragina jakin behar dugu. Betidanik, hauek hiru ikuspuntuen arabera sailkatu dira:
-          Procesos de adiestramiento (CAI):
-          Procesos de trabajo cooperativos (CSCW)
-          Procesos colaborativos (CSCL)

Kooperazioa-Kolaborazioa: hauen arteko desberdintasuna

Hauek bereiztea beharrezkoa da, jendeak berdintzat hartzen baitituzte.
Ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan egiten den elkarlana da, hau da, lankidetzan jardun, elkarrekin lanean aritzea hainbat helburuen (iritzi berekoa) lortzeko. Ikaskuntza parte hartzailea berriz, honako ezaugarri hauek bete behar ditu:

-         Emaitza onak lortu ahal izateko, bakoitzaren lana oso garrantzitsua da.
-         Kideen arteko laguntza ezinbestekoa da.
-          Ardura indibiduala izateaz aparte, kolektiboa izan behar da.
-          Baliabideen erabilera ona beharrezkoa da.

Hau guztia ikusita, konturatzen gara ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen kontrola asko dela, erabaki guztiak berak hartzen ditu. Ikaskuntza parte hartzailean berriz, taldeek autonomia gehiago dute, eta behar dutenean irakasleak bere laguntza eskaini diezaieke.

Amaitzeko, irakaskuntzak bete behar dituen ezaugarriak hauek dira:
-          Teknologiak aktibitateak erraztu behar ditu
-          Aktibitateak eta edukiak ez dira itxiak izan behar
-          Metodologia pentsamendu etikoei lotuta egon behar da.
Hau guztia kontutan hartuta, ezaugarri hauek teknologien erabilpena mugatzen dute.

Un modelo de diseño e implementacion para procesos CSCL: BERSATIDE

CSCL(Procesos Colaborativos) prozesua martxan jartzeko pentsatzen  laguntzen duen herraminta telematikoa da.

        Zortzi fasetan bereiz daiteke:

1.   Fasea: testuinguru analista
2.   Fasea:  topiko eta metodologien aukeraketa
3.   Fasea: Errekurtso teknologikoen aukeraketa
4.   Fasea: Prozesuaren plangintza
5.   Fasea: Ebaluazio metodologikoaren aukeraketa
6.   Fasea: Produkzioa/ Garapena
7.   Fasea: Implementazioa
8.   Fasea: Berrikustea

Parte-hartze teknikak

Heziketa diseinu baten diferentzia adierazten du. Ezaugarri asko nabarmentzen dira: zabalak, taldekoak, irakasle eta ikasleen arteko koordinazioa indartzen dute...

Hainbat adibide ikus ditzakegu:
-          Jigsaw: elkarren menpekotasuna bukatzen duen teknika bat da eta lau fasetan banatzen da.
-          Mesa redonda/ brainstorming: hausnarketa bezala erabiltzen den teknika bat da.
-          Piramidea: parte hartzeko erabaki bat bezala erabiltzen da eta pertsona talde baten heziketa partekatzen da.

Teknologia labirinto baten bidea bilatzen

CSCL bat aurrera eramateko jarraitu beharreko ezaugarriak:
-          Bere erabilera erraza eta eraginkorra izan behar da.
-          Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena onartu behar ditu.
-          Pertsonen kudeaketa, taldeak, rolak... onartu behar ditu.
-          Materialak eta informazioa antolatzeko onartu behar da.
-          Ikaslearen ebaluazioa erraztu behar du.
-          Produktu zehatzen generazioa onartu behar du.
-          Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
-           “Open Source” izatea gomendagarria da.
-          Egonkorra izan behar du.
-          Herraminten integrazioa plataforma berdin batean gomendagarria da.



Eduteka: “Entienda la Web 2.0 y sus principales servicios” eta Educastur: “Web 2.0 y educación”

Azken urte hauetan Web 1.0-a zabaldu eta eboluzionatu egin da,  milioika erabiltzaile dituen informazioaren espazio global bat izatera pasatuz. Web-aren bertsio berri honi Web 2.0 deritzo.
Denbora gutxian erabiltzaileak pasiboki parte hartzen zuen web estatiko batetik, web dinamiko, aktibo, parte-hartzaile eta elkarreragile batera pasa gara. Bertan, erabiltzailea protagonista aktiboa bihurtu egin da, edukiak eraikiz eta konpartituz, iritzia emanez, parte-hartuz eta elkar harremanak izanez.
Web 2.0-k hainbat zerbitzu eta aplikazio eskaintzen ditu erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkar-trukaketa errazten dituelarik.

 Blog-a:  Bat-bateko posten argitaratzea ahalbidetzen duen web orri bat da eta irakurleen feedback-a jasotzeko aukera ematen du, iruzkinen bitartez blog-aren egilearekin komunikatu daitezke alegia. Plazaratutako postak edozein gaien ingurukoak izan daitezke eta post-ak kronologikoki ordenatzen dira, beti azkenik idatzitako lehenengo sarrera bilakatzen delarik.

Wiki-ak: Kolektiboki eraikitako web orriak dira, non sartzeko aukera duenak bertako informazioa erraz aldatu dezaken. Adibiderik esanguratsuena Wikipedia da.

  Etiketa edo “social bookmarking”:  Objektu digital bati atxikitzen zaion hitz gako bat da. “Social Bookmarking” bidez, interneteko erabiltzaileek nahi dituzten web orriak gorde, antolatu (etiketatu), konpartitu eta bilatzen dituzte. 

  Folksonomy:  Etorkizun batean errekuperatzeko helburua duen eta web helbide bat duen edozein eduki digitalen etiketa prozesuaren ondorioa da.

  Multimedia sharing (multimedia konpartitzea): Bideoak, argazkiak eta beste eduki multimedia batzuk gorde egiten duen zerbitzua da. Esaterako, Youtube (bideoak), Flickr (argazkiak) eta Odeo (podscasts).

  RSS: Erabiltzaileek gustuko dituzten web orrialdetik nahi duten informazioa eguneratua jasotzeko baliabide bat da. Informazio hori zuzenean jasotzeko ezinbesteko da zure izena ematea; horrela, hautatutako informazioa momentuan berrituko da. Ordenagailuan orri honek jarduera egokia gauzatu ahal izateko, RSS zerbitzua eta RSS irakurgailua izan beharko ditu erabilgarri.

   Audioblogging eta podscasting:  Podcasting-a soinu-edukiak Internet bidez hedatzea da. Horretarako izena ematea beharrezkoa da,  edukia argitaratzen denean erabiltzaileak ezagutzeko aukera izan dezan. Izan ere, horrela, erabiltzaileak edukia jaso eta ordenagailuan edo gailu eramangarri batean entzun dezake.

Web 2.0-k eskaintzen dituen aplikazio eta zerbitzu hauen esker, hezkuntza arloan berrikuntza bat eman da eta geletan modu desberdin batean lan egiteko aukera eman dute.

LEHENENGO BILDUMA: ESKOLA ETA IKTak

Marco estratégico de Euskadi ante la sociedad de la información en la escuela.

Testu hau programa, plan eta postulatu ezberdinetan datza. Hauek Europan Informazioaren gizarte honetan eman diren aldaketak ahalbidetzeko sortu dira. Iraultza digitalak bete betean gure gizarteko alor guztietan hedatu egin dira eta eguneroko bizimodua erraztu duten  aldaketa desberdinak eman dira.


Políticas europeas sobre buenas prácticas sobre TIC  en la escuela.

Duela hamarkada bat baino gehiago, IKTak eskola guztietan sartzen sailkatzen hasi zen. Egiteko hau lortzea, pentsatzen zen baino askoz zailagoa izaten ari da eta esfortzu asko egitea beharrezkoa izan da pixkanaka lortu ahal izateko. Prozesu hau moteldu egin denez, uste baino denbora gehiago irauten ari da.
Egun, teknologíak ia eskola guztietan presente dago. Honi esker,ikaskuntza dinamikoagoa bihurtzen da eta ikasleak motibatuagoak daude.



De tecnologías de la información  y la comunicación a recursos educativos (Juana Mª Sancho Gil)
 
Zaila da IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ikaskuntza prozesua eta emaitza hobetzen duen irakaskuntza modua bihurtzea, baldin eta irakasleek, hezkuntzako adituek… irakasteko eta ikasteko moduak berrikusten ez badituzte.

IKT-ak eguneroko bizitzaren arlo desberdinetan aldaketak ekarri dituzte, lan munduan, ekonomian eta hezkuntzan besteak beste. Hezkuntzari dagokionez, IKT-ak eragin handia dute haurtzaroaren garapenean, ikasteko eretan eta inguratzen gaitasunaren esanahiak eraikitzean.

Beraz, pertsona askok IKT-etan hezkuntza berrantolatzeko eta hobetzeko aukera ikusi dute. Nazioarteko hainbat erakunde ikasleei gaur egungo informazioaren gizartean hezitzearen garrantziaz hitz egiten dute, ikasleek erraztasunez komunikatzeko, kritikoki pentsatzeko eta arazoak konpontzeko ezinbestekoa delako.

2000. urtean “Comisión Europea”-k ikerketa proiektuak aurketzeko deialde bat antolatu zuen “Biharko Eskola” izena zuena. Bertan, School+ Más proiektua aukeratu zen, eskola berri bat eraikitzeko sistema informatikoa izanik. Proiektu honen iritziz, gaur egun eskolei baliabideak eta irakasleei formakuntza eskaintzen zaie, eskolen beharrak, egungo curriculumeko mugaketa… kontutan hartu gabe.

School+ Más proiektuaren helburu guztiak lortu ziren. School+ Microcosmo izeneko sistema bat eratu zen, irakasteko modu desberdinak aurrera eramatea ahalbidetzen zuena, bai modu trandizionalean, bai eta berritzaileetan oinarritutakoak ere. Honen guztiaren helburu nagusia ikasleen ikaskuntza bermatzea zen.



La tecnlogía educativa en un mundo tecnlogizado 

Azken urteotan eman den  informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen garapenaren ondorioz irakasleek horiekiko duten interesa gero eta gehiago areagotzen ari da heziketan sortutako erronkei aurre egiteko. Hori dela eta, hezkuntza-teknologiako ikertzaileak interes handia jartzen ari dira gai honen inguruan. IKT-ek gizarteko alor guztietan duten eragina dela eta, ikerketen eta teknologiaren inguruko proposamenen erronketako bat , teknologia-hezkuntzak jasotako ezagutza ez minimizatzea izango da, horrela akats berak egiten ez jarraitzeko. 



Organización educativa de los medios y recursos tecnológicos

Ikastetxeen zuzendaritza-karguek edo taldeek IKT-ren hezkuntza erabilpena planifikatzeko ardura daukate eta horretarako curriculumaren diseinuko dokumentuetan bere estrategiak definitu behar dituzte. Honela, ikastetxe batek duen organizazio modeloa, Modelo Teknologikoaren Adopzioa, Integrazio Katalitikoaren Modeloa edo Integrazio Kulturalaren Modeloa, funtsezkoa da ikastetxe testuinguruan teknologi berrien ikuskera eta erabilpenerako. Hiru modelo hauek IKT-ren planifikazio, organizazio eta erabilpena gutxienetik gehiagora doaz.
       
Gaur egun, IKT-ri dagokionez, ikastetxeak profesional ikaskuntza komunitate bihurtu behar zuen, honek ikasten duen komunitatea baita eta bertan bere partaide guztiek helburu komunak taldean kooperatibo moduan lantzen baitituzte.



Aula y docentes
Gure ustez, umeen garapen osoa gauzatzeko lankidetza irakaskuntza ezinbestekoa da. Beraz, testuaren edukiarekin bat gatoz. Kontuan izan behar dugu, lankidetza-ikaskuntzak ahalmen desberdinak bereganatzea errazten duela; esaterako, taldeko jarduerak planifikatzea eta gauzatzea, iritzi ezberdinak ezagutzea eta errespetatzea, arazoak konpontzea… eta gure iritziz gaitasun hauek oso baliagarriak dira ikasleek gizartean modu egokien moldatzeko.
Hala ere, ikaskuntza mota hau aurrera eramateko beharrezkoak dira, bai irakaslea rol egokia hartzea, bai ikasle guztiek parte- hartzea, bai eta erantzukizun indibiduala onartzea.
Laburbilduz, ikaskuntza mota honi esker, ikasleek edukiak ikasteaz gain, gaitasun sozialak bereganatzen dituzte.

jueves, 20 de octubre de 2011

Egile tresnak

Egile tresnak hezkuntza  materialak formatu digitalean  sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen dute. Aplikazio  informatiko hauek, hezkuntzaren erabilerari zuzenduta daude eta material didaktiko dinamikoak lantzea errazten dute. Gainera, beste irakasleek egindako unitate didaktikoak eskuragarri ditugu gure gelara eta mailara egokitu daitezkeenak.

Ondorengo hauek dira egile tresna desberdinak:

Ardora:  Hizkuntza anitzetan erabili daitekeen eta 34 ezberdinetako ariketak sortzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da, hala nola, gurutzegramak, letra zopak, panel grafikoak, erlojua...

Atenex constructor:  Multimedia material interaktiboak sortu eta antolatzeko plataforma da; ikas prozesuko jarraipena eta ebaluazioa egiteko erabil daiteke. honek soilik arrastatu eta itsasteko prozesuaren bitartez Unitate Didaktiko interaktiboak eraikitzeko aukera ematen du.
Cuadernia: hezkuntza komunitateak eskuragarri duen herraminta da,  koaderno digitalak sortzea ahalbidetzen duena. Kodernoak informazioa artxibatzeko eta jarduera multimediak burutzeko balio dute.

Hot Potatoes:  programa honek ariketa desberdinak sortzeko aukera ematen du, adibidez, ordenatzea, lotzea, hutsuneak betetzea…  audioak eta bideoak tresna  lagungarri gisa dituelarik.

Edilim: programa hezitzaileak sortzeko ingurunea da, soilik ordenagailura artxibo batzuk deskargatzea eskatzen duena. Honek, liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzea ahalbidetzen du. Era berean, azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak eratzeko erabil daiteke.

eXeLearning: Diseinu, edizio eta eduki didaktikoen garapenerako programa. Ezin hobea da eduki irekiak eraldatzeko eta LMS plataformekin batera (Moodle) erabiltzeko.

JClic: Jarduera hezitzaile multimediak sortzeko, errealizatzeko eta ebaluatzeko gunea da. Ariketa mota ezberdinak egiteko aproposa da, esaterako, buruhausteak, loturak, testu ariketak...

Lams: Ikaskuntza kolaboratiboa diseinatzeko, antolatzeko eta online zabaltzeko herraminta da. Irakasleek talde oso bati zuzendutako ariketak egiteko balio du.

Malted: hizkuntzen irakaskuntzarako ariketa ariketa multimedien sorkuntza ahalbidetzen duen egile sistema da.

Rayuela. Hizkuntza irakasleentzat laguntza tresna da. 21 programa ezberdinekin kontatzen du: Urkatuaren jokoa, gurutzegramak, logikazko jokoak... 

Squeak. Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
Win-ABC. Batetik, irakurtzeko eta idazteko eta bestetik, matematikarekin lotutako teknikak lantzeko ariketa mordoa dituen programa hezitzailea da.

viernes, 14 de octubre de 2011

Sare sozialak

Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten komunitateak sortzen dituzte.
Sare sozialak ez dituzte enpresa handiek edo erakundeek soilik sortzen, hainbat zerbitzuk eta programak, nork bere sare propioa sortu ahal izatea  ahalbidetzen dute alegia.

Sare sozialak egun etxe guztietaraino iritsi dira eta jada eguneroko bizimoduko aspektu gehienetan erabiltzen ditugu, bai aisialdirako bai lanean edota ikasketetan egin beharreko lanetako lagungarri gisa. Jarraian sare sozialek hezkuntzan ze aplikazio eta abantaila eskaintzen dituzten azalduko dugu.

Duela gutxi arte eskoletan lan egiteko baliabide gutxi zuten eta irakasleek ez zituzten metodologia berritzaileak erabiltzen, baina egun hezkuntzan oso lagungarriak diren plataformak sortu dira. Sare sozial horiek hainbat abantaila eskaintzen dizkigute:
  • Leku berean irakasle eta ikasleek egindako jarduerak zentralizatzea ahalbidetzen dute, hezkuntza komunitatezko sentimendua sortuz.
  • Hezkuntza komunitatea osatzen dutenen arteko komunikazioan erraztasuna eta arintasuna ematen da, lana egitean aurrez aurre egoteko beharra ez baitago.
  • Taldeko lana eta koordinazioa errazten dute.
  •  Ikasleen taldeko giroa hobetzea lortzen da, beraientzat interesgarriak  diren jarduerak lantzerakoan.

Sare sozial ospetsuenak Facebook, Hi5, MySpace, Tuenti, Twitter eta Orkut dira. Hala ere, gu lan honetan zehar twitter izeneko sare sozialean zentratuko gara, hezkuntzari begira ekarpen ugari ekartzen dituela pentsatzen dugu.

Twitter guk harremanetan jarri nahi dugun pertsonekin komunikatzea ahalbidetzen duen plataforma bat da. Bertan, erabiltzaile desberdinak daude eta horien jarraitzaile izateko aukera dago, bai eta gainontzekoak zure jarraitzaile izan daitezkeelarik.

Besteekin komunikatzeko “tweet” deituriko mezuak erabiltzen dira eta  tweet hauen bitartez alde batetik,  erabiltzaileak idazten dituen mezuak gainontzekoek dute ikusgarri eta alderantziz, Bertan, erabiltzaile bakoitzak nori “jarraitu” aukeratu eta erabiltzaile horiek bidaltzen dituzten mezuak jasotzen ditu berehala.  Mezu horiek “tweet” izena hartzen dute eta gehienez 140 karaktere dituzte. Horietan erabiltzaile bakoitzak nahi duena plazaratzen du. Mezu horiek hainbat modutan bidal daitezke, Twitterren webgunetik, sakelako telefonoaz SMS bidez…

Hala ere, orain arte Twitterrek aisialdirako ematen dituen aukerak ikusi ditugu: ospetsuei jarraitzea, lagunekin komunikatzea… Baina Twitterrek arlo desberdinetako informazioa jasotzea ahalbidetzen du.

Adibidez, hezkuntzan sare sozial honek aplikazio desberdinak ditu. Badaude hezkuntzarekin zerikusia duten web orriak, enpresak, blog-ak… Twitterreko erabiltzaileak direnak eta jarraitzeko aukera ematen dutenak. Hala nola, AulaTic izeneko blogak hezkuntzari eta IKT-i buruzko informazioa ematen du. Hau Twitterreko erabiltzailea da eta batetik, honek plazaratutako post guztietan tweet-ak idazteko eta bestetik horren jarraitzaile izateko  aukera ematen du.

Bestalde Twitterrekin zerikusia duen aplikazio interesgarri bat aurkitu dugu, Bitly izena duena. Tweet-ak, lehen esan bezala, 140 karaktere idazten uzten du eta batzuetan motzegia geratzen da. Esaterako, web orri bat konpartitu nahi baldin badugu, batzuetan ez da bere link-a sartzen. Beraz, Bitly izeneko aplikazio hau erabili daiteke, link luzeak laburtzeko.

Sare sozialek gizartean duten eragina erakusteko jarraian bideo bat txertatu dugu:


jueves, 13 de octubre de 2011

Klaserako material erabilgarria

Guk aukeratutako arloa plastika da eta aurkitutako materiala lehengo ziklora bideratuta dago. Material hau aukeratzea arrazoi ezberdinengatik aukeratu dugu. Alde batetik, haurrek plastikaren inguruko edukiak modu interaktibo batean ikasten dituzte, eta honek haurren motibazioa pizten du, ikasleak aktiboak egoten direlarik. bestetik, koloreen inguruko ariketa aukeratzerako orduan, originala dela iruditzen zaigu, izan ere, kolore primarioak eta sekundarioak lantzeko modu dibertigarri bat da.

http://recursostic.educacion.es/primaria/primartis/web/

Irakasle bezala, arlo bakoitzerako erabiltzen dugun teknologia

Irakasleak ikasleen beharrei aurre egiteko, teknologiaren bitartez baliatzen dira arlo desberdinetan.

Orokorrean, arlo guztiek ondorengo baliabideez baliatuko dira: 
-Arbel digitala  kontzeptu berriak transmititzeko arbel digitala
-Grabaketak egitea azalpenak egiten duten momentuan, autoebaluazioa lantzeko eta horrela akatsak zuzendu ahal izateko. 
-Fotokopiak egitea.

Matematikak:
- Ariketa desberdinak ordenagailuen bidez egitea. Adibidez, Excel erabiltzea grafikoak egiteko eta datuak eraldatzeko.
- Interneten, gaiarekin zerikusia duten ariketak bilatzea.
-Bideojoko batzuk buruketak eta eragiketa desberdinak lantzeko.

Ingurunea:
- PowerPointaren bidez, haurrei argazki eta azalpen desberdinak azaltzea.
- Mapa kontzeptualak egitea, kontzeptu desberdinak umeei argi uzteko.
- Interneten proposamen desberdineko esperimentuak hartzea.
-Interneten edukien bilaketa egitea.

Hizkuntzak:
- Worden bitartez testuak idaztea.
- Interneten ipuinak bilatzea umeei kontatzeko.
-Ahozkotasuna lantzeko camara bideokonfernentziak egiteko, beste herrialdetako jendearekin komunikatzeko. 

Plastika:
-PowerPointa eta Photoshop erabiltzea, irudien moldaketa lantzeko.

Soinketa:
-Orientazioa lantzeko, GPS-a eta mapak erabiltzea.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Web 2.0




Laburbilduz, Web 2.0 baliabide tresna edo zerbitzu desberdinak dira, Interneten aurkitzen direnak. Gaur egun, gero eta informazio eta serbitzu gehiago aurkitzen dira, hau da, hazkunde izugarria eman da. Web 2.0 konpartitzekoa aukera ematen du (argazkiak, bideoak, informazioa...) eta beraz, gu protagonista bihurtzen gara eta edonork eskuratu dezake.

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Zertan datza lankidetza? Ezaugarriak eta baliabide teknologikoak

Lankidetza pertsona bat baino gehiagoren artean helburu berarekin egiten den lana izango litzateke. Taldeko lan batean partaide bakoitzak funtzio bat (bozeramailea, dinamizatzailea, idazkaria, ikertzailea...) bereganatzen du eta  paper hori aldatzen joaten da taldeko kideen artean (gero eta taldekide gehiago, gero eta funtzio gehiago). Partaide guztiek gai horren inguruan duten informazioa, iritziak, ideiak... amankomunean jartzen dituzte elkarren arteko komunikazioaren bitartez eta azkenean adostasun batera iristen dira.

Taldeko lana errazteko, baliabide teknologiko desberdinak erabiltzen dira: ordenagailua, posta elektronikoa,  blog-a, ofimatika aplikazioa, bat-bateko mezularitza, bideo konferentziak, mugikorrak, artxiboak konpartitzeko zerbitzuak (google docs),  eztabaidaguneak,  sare sozialak, USB memoriak, Web cam, testuinguru birtualak, (LMS), arbel digital elkarreragilea, portatilak (netbook), mikrofonoa, argazki.bideo kamara, irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzua, egutegiak konpartitzeko zerbitzua, Web 2.0.

martes, 27 de septiembre de 2011

Zer lortu nahi du Escuela 2.0 ekimenak?


Programa honek helburu garbia jarraitzen du: egungo gazteei etorkizun hoberena eskaintzea. Horretarako, Hezkuntza Ministerioak 2009an lau urteko plan hau martxan jarri zuen. Hauek dira Escuela 2.0 ekimenaren oinarriak:

-          Dotazioa: 5º- 6º L.H. eta 1º-2º D.B.H.ko umeei ordenagailu portatilak eskaintzea, lan tresna bezala.
-          Formakuntza: irakasleriari zuzendutako kurtsoak eskaintzea.
-        Baliabideak eta edukiak: Eskoleei ordenagailu gelak, arbel digital elkarreragileak eta beste baliabide teknologikoak eskaintzea

Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información


EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). Bagemann Informea
(2000). Plan Info XXI
(1999). Iniciativa 2000tres

(1996). Europa a la vanguardia de la Sociedad de la Información

(2003). Comisión Soto
(2000- 2004). Plan Premia I
(1999). Estrategia de Liboa

(2004). educación.es
(2004tik aurrera). Plan Premia II
(2000). eEuropa

(2005). avanz@
(2002). PESI
(2000). eLearning eta eContenidos
(2006). LOE
(2007). Dekretu 175/2007

(2005). Iniciativa 2010

(2009). Azanz@2

(2010). PESI2

(2009). Escuela 2.0

(2009). Premia III



(2009). Eskola 2.0



(2010). Modelo de madurez tecnológica de centro educativo



(2010). Garatu Plana



Gaur egun martxan dauden planak.

lunes, 26 de septiembre de 2011

BIGARREN BILDUMA: KONPETENTZIA DIGITALAK

Los ordenadores provocadores de emociones 

Ordenagailuek emozioak eragiten dituzte eta emozio hauek ordenagailuen alde edo kontrako teoriak egitearen arduradunak dira. Horrela, tekonofiliko (ordenagailuak edo teknologiak gustatzen zaizkionak) edo teknofobiko izenekoak (ordenagailuak gustatzen ez zaizkionak) aurkitzen ditugu. Hala ere, teknofobia asmakari teknologiko berri (inprenta, telebista, irratia...) baten aurrean beti ageri izan da.

 Irakasleriari dagokionez, teknologiarekiko jarrera ezkorra sortzen diren kausak, honako hauek dira:
-  Irakaslearen aldaketei erresistentzia.
-Ez dago ebidentziarik, ordenagailuaren erabilerak ikasketa prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzen duena.
- Hardware eta softwareren ezagutzan prestakuntza eskasa.
- Baliabide eta dedikazio eza.
- Ordenagailua irakaslearen ordezko izatearen beldurra.

Ikerketen arabera, prestakuntza praktikoa jarrera hauen aldaketarako oinarrizkoa izango litzateke.

Azken finean, ordenagailuak gizartea eta gu aldatzen gaitu. Hala ere, desberdintasun batzuk egon dira eta oraindik ikus daitezke kolektibo batzuetan, hala nola, emakumeetan (hasieran informatika hizkuntza oso bortitza -abortatu, bortxatu...- eta maskulinoa –gameboy- zen; informatika lanetan generoen arteko bereizketak eman izan dira -emakumezkoak datuak sartzeko eta gizonezkoak muntaia eta programazio egiteko-...), belaunaldi berrietan (orain eta lehenengo belaunaldien desfase teknologikoa) eta errekurtso gutxiko jendea.


Nativos Digitales, Inmigrantes Digitales 

Gaur egungo gizarteak duela hamarkada batzuetakoarekin ez du ezer ikustekorik, eta ondorioz oraingo hezkuntza-sistema ez dago egungo ikasleei zuzenduta. Ikasle Horiek, teknologia berri honekin sortutako lehenengo belaunaldiak izango dira. hauei “Natibo digital” bezala izendatu zaie ordenagailuen, internetaren, bideojokoen.. erabilera guztiz kontrolatuta baitute. Garai digitalean jaio ez diren horiei berriz, “immigrante digitalak” deritze. Ikasle horiek guztiek ez dute aurrekoen modu berdinean ikasten, batzuek teknologia berriekin jarduten dute lanean, eta besteak aldiz, lan egiteko modu tradizionalagoa erabiltzen dute. Arazoari aurre egiteko konponbide bat bilatzea ezinbestekoa da. Egungo irakasleek ikasleengan egiteko erara egokitu behar dute, hori bai metodologia tradizionala albo batera guztiz utzi gabe.


Competencia informacional y digital en la escuela 

Kultura digitalaren aurrean eskolaren harridura.

Gizartean aldaketak oso azkar ematen ari dira etengabean eta egoera honen aurrean eskolak, tekonologia digitalek eskeintzen dituzten komunikazio, hedapen eta informazio bilaketa era berriei ezin die uko egin.

Alfabetizazio berriak, IKT eta eskola: konpetentzia informazionala eta digitalen garapena.

Azken bi hamarkadetan, hezkutza-sisteman alfabetizazio berrien beharra aldarrikatu izan da. Ondorioz, aditu askok alfabetizazio berriak proposatu dituzte: ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa edo digitala, informazioaren alfabetizazioa eta multialfabetizazioa.

Multialfaberizazioaren lau dimentsioak hauek izango lirateke: dimentsio instrumentala,dimentsio kognitiboa, jarrerazko dimentsioa eta dimentsio axiologikoa.

Konpetentziak informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko

IKTak erabiltzen diren ikaskuntza prozesuan garapenean hiru eremu aurki daitezke: lehena, interneten baliabideak erabiliz informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzearekin dago lotuta. Bigarrena, hizkuntza desberdinen, modu sinbolikoen eta teknologikoen bitartez adierazten ikastearekin dago lotuta. Azkena berriz, sare sozialen bitartez beste pertsonekin komunikatzen  ikastearekin erlazionatuta dago.

Interneta, konstruktibismoa eta hezkuntza berrikuntzak: erronka berriak eta hezitzaileen profila

Irakasleek gaur egun, teknologia digitalen eragina dela eta, erronka ugari dituzte. Batetik, ikasleek informazio gehiegi dute eskuragarri eta ondorioz, irakaslearen eginbeharra informazio hori guztia berreraikitzea izango da. Bestetik, irakaslea bera ez da ezagutza iturri bakarra izango. Gainera, irakasleak antolatzailearen eta ikasleek teknologiarekin zerikusia duten ariketen egiten dituztenean, ikuskatzailearen papera beteko du.
Beste erroketako bat, ordenagailuekin irakasteak gelaren kudeaketaren konplexutasuna izango litzateke.
Azkeneko erronka, teknologia gelako eta gela desberdinetako ikasleen arte elkarlanean oinarritutako ikaskuntza prozesua lortzea izango litzateke.


Acreditación Europea de manejo de ordenador. EDCL 

Testu honek lantzen dituen moduloak zazpi dira. Lehena, Informazioaren Teknologiaren Oinarrizko Kontzeptuak deiturikoa, ordenagailu baten osagai fisiko nabarmenenak maneiatzen jakitzan datza. Bigarren moduloa, Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien kudeaketa, ordenagailuaren oinarrizko funtzioak jakitean oinarritzen da, haien artean, fitxategiak antolatu eta kudeatzen jakitea, adibidez, horiek mugitzea, ezabatzea... Testuen tratamenduarekin lotutako moduloa, dokumentu baten sorrera eta formateatuarekin zerikusia duten eragiketak egiten jakitea inplikatzen du. Laugarren moduloa, Kalkulu-Orria deiturikoa, kalkulu-orriak eskaintzen dituen aplikazioak ulertu eta horiekin lan  egiten jakitearen inguruan hitz egiten du. Datu-base deituriko moduloa bi ataletan bereizita dago. Lehena, datu base erraza planifikatzeko gaitasunean zentratzen da, bigarrenak berriz, jada existitzen diren datu baseetatik informazioa berreskuratzea eskatzen du. Hurrengo moduloa, aurkezpena, geroago ikusiko diren aurkezpenak eraikitzeko beharrezko tresnak erabiltzen jakitean zentratzen da. Bukatzeko, informazio eta komunikazioaren moduloa bitan banatzen da. Lehenengoa, informazioa, web-an informazio egokia bilatzen jakitean oinarritzen da, eta bigarrena, komunikazioa, posta elektronikoarekin mezuak bidaliz eta jasoz, gaitasun desberdinak ditugula erakustean datza.


Eskola 2.0 

Gizartean etengabe aldaketa teknologikoak ematen ari dira eta bertan bizi garen guztiok aldaketa horietara moldatu behar dugu. Eskola mundu teknologiko horretara murgiltzeko leku egokia da eta bertan bai ikasle bai irakasleek hartzen dute parte. Izan ere, biek IKTak erabiltzen ikasten dute eta horiei esker, bai testuinguru horretan bai eskolaz kanpo azaltzen zaien egoerei aurre egiten ikasten dute.

Irakasleei dagokienez, IKTek eskolaren kudeaketa aurrera eramaten errazten dute, baita ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa gauzatzen ere. Hala ere, irakasleek IKTekiko jarrera egokia izatea ezinbestekoa da, ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu bezala prestatu behar baitituzte.

Ikasleek eskolan lortzen dituzten gaitasun digitalak beren bizitza osorako baliozkoak izango dira. Umeek teknologia ulertu eta erabiltzen ikasi behar dute, hau da, IKT baliabide desberdinak maneiatzen jakin behar dituzte egoera desberdinetan erantzun egokiena emateko. Azkenik, ikasleek ere, zentzuzko jarrera izan behar dute teknologiekiko, kritikoak izanez, eta IKTak errespetatuz.